XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azter dezagun zehazkiago energi-fluxua lurraren azalera inguratzen duen medioan zehar.

Energi-fluxua bereziki, hiru iturritatik datorkio lur azalerari: - eguzkitiko erradiazioa.

- energi termikoa (lur barrutik datorrena).

- itsasaldien energia (lur - hilargi - Eguzki sistemaren energi zinetiko eta potentzialetik sortua).

Lortzen diren datuak zehatzak ez badira ere, gure kasurako nahikoak dira, hurbilketa handikoak direnez gero.

Has gaitezen lehenik eguzkitik datorkigun erradiazioa aztertzen.

Sartzen den fluxua eguzki konstantearen bidez adierazten da.

Konstante hau honela definitzen da: Eguzki eta lurraren erdibidean izpiei perpendikular zuzenduta dagoen eta unitate bateko azalera duen superfizie baten zehar pasatzen den batazbesteko eguzkitiko energi fluxua.

Unitate bat baino gehiago daude, baina normalki Langley / minutu-tan adierazten da (1 Langley = 1 Kal/cmsub2).

Orain arte egindako kalkuluek balio honetara eraman gaituzte: 1.395 kilowatt / msub2.

Beraz, hemendik aurrera kalkuluak errazak ditugu.

Lurrak eguzkiari agertzen dion planoak 1.275.1014 msub2 dituenez gero; hemen jasotako energia guztia 1.73.1017 watt da.

EGUZKIKO ENERGIA

Sarritan entzun dugu etorkizuneko energia eguzkitiko energia izan daitekeela.

Bestalde, aspalditik ari dira zenbait pertsona edo erakunde, inoren laguntzarik gabe, eguzkitiko energia transformatzeko tresna berriak asmatzen.

Halaz ere, egun ditugun teknikak programa zabal bati ekiteko nahikoak izanik ere, ez dira errentableak.

Energi-iturri hau oso gutxi aztertua izan da.

Datu falta dago, eta bide honetatik jaso daitekeen energia denboran zehar aldakorra denez gero, metatu beharra izango da sobran gelditzen dena.

Eta hau oraindik erresolbitu gabeko problema dugu.

Ikus dezagun zer egin den gaur arte.

Muntatu diren zentralak txikiak izan dira.

Batzuk ura berotzeko, beste batzuk, berriz, sateliteetan energia elektrikoa sortzeko.